2013/03/24

AKANPADIA KUKUBELEGAZ

 Kukubelek akanpadia eingo deu Apirilak 3 eta 4ean. Gugaz etorri gure badozu gabe pasetan, bidali email bat larrabetzukukubel@gmail.com helbidera. Helbide horretatik erantzun bat jasoko dozu eroan beharreko zerrendagaz.

 Gogoratu:

- Zure lehenengo kukubel irteera bada osasun fitxa eta erantzukizun orrie beteta ekarri behar dire!

- Irteerako 3 euro ekarri behar direla. Afarie eta gosarie erosteko izengo dire.

- Kukubel karneta ein gura badozu 2 euro ekarri behar dire!

 

Animeu! Elkarregaz ederto paseko dogu eta!


BUELTIA LARRABETZUTIK

Atzo ein zeuen Kukubelek bere lehenengo ekitaldie. Haur ugari eta gazte batzuk hurbildu ziren gurera. Ederto ibili ginen mendien zehar, eguraldie lagun ganera.

 

6 begirale eta 35 haur eta gazte bildu ginen Kukubel-en lehenengo ekitaldien! Herriek ederto erantzun deutzo gure lehenengo deialdiari, aurrerantzean be holan izetea espero dogu. 

 

Mendien gora eta behera ibilteko Kukubelek laguntza euki zeuen. Gurera hurbildu ziren Maite eta Lezuri. Kukubeleri laguntza itzela emon dozkue gure lehenengo irteeran. Eskerrik asko!!!!! 


 


               AURKEZPEN EGUNEKO ARGAZKIEK

Badauz eskuragarri aurkezpeneko argazkiek danontzat. Hemen




2013/03/23

                                       AURKEZPENA

2013ko Otsailaren 22en Kukubel Aisialdi Taldean aurkezpena ein gendun herrien. Herrie oso partehartzaile agertu zan. Eskerrak emon gure dogu bertara hurbildu ziren ume, gazte eta heldu guztieri. Ideia asko batu genduzen bertan. 


 

Kukubel osatzen dogunok pilak bete bete dekoguz  eta ekitaldiek eiteko irrikiz gauz!

2013/03/18

ANIMEU ETA PARTE HARTU!



Zapatu honetan herrieri bueltatxue emoten joango gara alkarregaz! Arrastiko 15:30etan urtengo dogu herriko plazatik. Bakotzak bere merindia eroatia komenigarri ikusten dogu. 

Bertan ikusiko garelakon, zapaturarteee haur eta gazte!

2013/03/12

NOR GARA?



Kukubel 7-18 adin tarteko haur eta gazteen aisialdi elkartea dugu. Gazteen lan bolondresean oinarritua eta inongo lukurik gabekoa dena.


Kukubel elkartea, herritik sortutako ekimena da, herritarrena eta herriarentzat. Horregatik, herriko gainontzeko elkarte zein mugimendurekin elkarlana burutuz hezkuntza formal eta ez- formalaren arteko zubia mozte bidean, eskola zein herritarrekin proiektu edo dinamika bateratuak bultzatuko ditu. Beti ere, herri eraikuntzan lan aktiboa burutuz. 


Larrabetzuko haur eta gazteen herrian hazi eta heztea bultzatu nahi dugu proiektu honekin.