2013/10/27

URKIOLARA JOAN GARA!

Urkiolara joan gara!  Pol polera igo gara!


Paisaiagaz disfrute dogu eta erreka inguruen jolasten primeran ibili gara. Pol poletik Santutegira bajatu gara barriro. Bertan bazkaldu dogu eta jolasten ibili gara. 


Urkiolako harriari bueltak emon eta gero autobusa hartu dogu herrira bueltetzako




2013/10/12

ERREZETAK. OGIA

OSAGAIAK:
- 250 gr irin osoa
- 250gr gari irin
- 250 cc ur epela
- 10gr gatz
- Sesamo haziak
- 15 gr okindegiko legamia
- ezti koilarakada bat

1.- Bol handi batean, ur epela, gatza, legamia eta eztia nahasten ditugu.

2.- Irina gutxika gitxika gehituko dugu, pikorrik sortu ez dadin.

3.- Dena ondo nahastuta dagoenean, lortutako masa, mahai batean jarriko dugu. Mahaian lehenago irina botako dugu. Masa 10-12 minutuz eskuekin landuko dugu, masa elastiko eta leun bat lortu arte. Behar izan ezkero, ur edo irin gehiago erabili daiteke.

4.- Masa berriz bol baten barruan utziko dugu. Masa trapu batez estali eta ordu batez utziko dugu bol barruan.

5.- Denbora pasatu denean, masa handitu dela ikusiko dugu. Masa zati txikiagotan zatitu eta nahi dugun itxura eman ogiari.

6.- Labeko bandeja batean jarriko ditugu ogi guztiak. Ahal izanez gero, berriz estali eta ordu bete utzi behar da masa harrotzen.

7.- Labea 220º tan berotu.

8.- Ogiari nahi izanez gero gainetik sesamo haziak bota.

9.- Ogiak labean sartu 25-30 minutuz