2014/11/23

Birziklatze tailerrak eiten

Ku ku!
Geur arrastien birziklatze tailerrak ein doguz. Komuneko papelen tutekaz gauza ederrak ein doguz! eta birziklatzen ederto pase dogu!

Eskerrik asko domeka arrastie gugaz pasetea aukeratu dozuen guztiori!

Artista itzelak zarie!




2014/10/25

Herritik eindako ibilbidea

Geur goizean Larrabetzutik ibilbide txiki bat ein dogu. Gaurkoan, ez da ume gehiegi hurbildu gurera. Hurbildu garenok, ederto pase dogu!
Ibilbide polite ein dogu herriko mendietatik!



SENDA VIVAKO ARGAZKI BATZUK!!!

 Hemen doaz Senda Vivan ataratako argazkien zati txiki bet.
 












2014/10/06

Senda viva

Ostiral honetan, urriak 3, kukubel sendavivara joan zan 60 umegaz. 


Kukubeleko 5 begirale joan ginen eta bi kanpotik etorri ziren lagunduten, Iranzu eta Garazi. Kukubelek eskerrik beroenak emon gure deutzie. Itzelezko laguntza izen ziren irteera osoan. 


Guk ederto pase gendun eurekaz eta espero dogu, eurak be ederto pase izena.
Mila esker Garazi eta Iranzu!




2014/09/13

Uda amaierako afarie

Ku Ku!


Atzo, Irailak 12, Kukubelek uda amaierako edo kurtso hasierako afari gozo eta dibertigarrie prestatu zeuen.




 Elkarregaz jolastu, mahaie prepareu eta gero , oilasko eta patata gozoak jan genduzen.  Itzel pasatu gendun elkarregaz. 

Ia hurrengo baten jende gehiau batuten garen, elkarregaz dibertiduteko.



2014/06/27

Kukubel aikorren!

Geur goizean heldu jaku Aikor etxeetara! Zuen etxera be heldu bada Kukubelen erreportaia irakurri ahalko dozue, eta ez bada heldu, helbide honetan irakurri ahalko dozue:

http://www.aikor.com/artikulua/1210?actual=&items=&cat=0

Aupa Kukubel!

2014/06/21

KURTSO AMAIERAKO BAZKARIE

Geur, goizean goiz, plazan batu. Batzuk ogie erosten zeuren bitartean, beste batzuk erosketak ein doguz.
Saski baloi zelaien dana prepareu eta makarroiak sutan imini doguz.

Ummm dana gozo gozo geratu da!
Argazki gehiau ikusi gure badozu, hemen

2014/05/03

Kukubel be Ikurriñan alde

Herrien Ikurriñan alde ein dan jaien Kukubelek be parte hartu deu. Eguraldi eskasa dala eta frontoian jolasak eiten aritu gara. 

Edade desberdinetako umeakaz olgetan ibili gara eta itzel pase dogu elkarregaz!



2014/04/14

Paintball ein dogu

Goizean plazan elkartu eta autobusera igo eta gero, Zornotzara joan ginen Paintball eiten!

Itzel pase gendun!


Nahiz te batzuk beltzuneakaz buelte ziren etxera, ederto pase zeuren eta bueltetako itzelezko gogoakaz!

Ikusi zelan ibili ginen (hurrengo egunetan argazki gehiau igoko doguz):




2014/03/16

Eskulanak

Eguraldi ezin hobiak lagundute, plazan elkartu eta Anguleri eurrean eskulanak ein doguz. bakotzak bere etxeko giltzek apaindu deuz. Benetan ederrak geratu dire!


Giltzek lehortuten ziren artean, leihoak apainduteko marrigorringo politek margotu doguz.  Herrien musika eta giro ederra egon dala aprobetxeta, plazan dantzan be ibili gara!




Menditik ibilaldie eta txitxiburduntzie

Kukubelek, Hori Baik eta Txinpasmendi guraso elkarteak, alkarregaz, mendi irteera eta tzitziburduntzie antolatu gendun. 


Eguraldiek lagundute, poz pozik ibili ginen Larrabetzuko mendietatik. Goikoelexalden sue prepareu eta txitxiburduntzie ein gendun. Txorizoa erre eta gero ogiegaz jateko! Gozo gozo!