2013/09/22

SUKALDEAN!!!!

Kukubel barriro joan da sukaldera! Oingoan, ogi eta gaileta gozo-gozoak ein doguz!



Aretxabalako sukaldea prestatuta hartu gendun eta bertan ibili ginen. Osagaiak hartu, errezetak eskuan eta guztiok mahaien inguruen . . . 


Batek urune bota, besteak ure, gero nahastu. UFFF zenbat lan! Baie azkenean . . . 



ERREZETAK

GAILETEN ERREZETA


OSAGAIAK:
- 230gr Olo aleak
- 100gr Irin
- 150gr azukre
-  Legami kimiko koilaradaka erdia
- Gatz pixka bat
- 2 arrautza
- 150ml Oliva olioa
- vainilla esentzia goilarakada bat

1.-  Olo aleak, irina, azukrea, legamia eta gatza nahasten ditugu ontzi batean.

2.- Beste ontzi batean arrautzak, olioa, vainila esentzia nahasten ditugu. Nahastuta dagoenean beste ontziakoarekin nahasten dugu.

3.- Guztia nahasten dugu, nahasteko espátula bat erabiliko dugu.

4.- Dena nahastuta dagoenean, bolatxoak egingo ditugu eskuekin eta labeko bandeja baten jarriko ditugu.

5.- Labea 180º tan jarriko dugu eta temperatura horretara heltzean sartuko dugu bandeja labean. 12 minutu egon behar dute gailetek labean.

6.- Labetik atera ondoren hozten utziko ditugu.

2013/09/08

JUMANJI

Udari amaierea emoteko Kukubelek Jumanji pelikulea jarri zeuen. Gurera herriko hainbet neska mutil hurbildu ziren eta eurokaz batera disfrutatu gendun.


Pelikuleak eta gero, merindolatxu bet be prepare gendun. UMMMM dana gozo-gozo egon zan!

Eskerrik asko! Kukubelekook be asko disfrute gendun pelikuleagaz!