2013/08/15

TXUPINAZO HERRIKOIA EGIN DOGU!

Lortu dogu Andra Mariek 2013en txupinazo herrikoia egitea! 

Eskerrak bihotz bihotzez dantza herrikoian parte hartu zenduen guztiori! Mundialak zarie! 

Txupinazoa polito-polito geratu zan, neskak, mutilak, umeak, gazteak eta herrak parte hartzea lortu zan. ESKERRIK ASKO LARRABETZU!

Eskerrak be Intxurreta jai batzordeari aukera polit hau emoteagatik.

Dantza ein eta gero, Kukubel indartsu dau Abuztuen 16ean umeak jolasak preparetako.




2013/08/02

TXUPINAZO HERRIKOIA

Aurten, txupinazoan Kukubel-ek lagunduko deu, herrikoia eta parte-hartzailea izetea nahi dogu eta horretarako dantza herrikoi bat egitea pentsatu dugu! 

Larrabetzuar danak gonbidatu nahi doguz dantza horretan parte hartuten, eta guztiok parte hartuteko, entsaio batzuk eitea pentsatu dogu. Entsaioak, txupinazoan parte hartu gura deuen guztientzat dire. Kukubel bertan egongo da gogotsu, dantza ikasteko asmoz. 
Hurbildu gurera eta parte hartu txupinazoan!