2013/11/23

Gaztainak erre doguz!

Ku Ku!

Atzo Kukubelek gaztainek erre zeuzen Andra Mari kalean! 


Gurera asko hurbildu ziren gaztainak eiten lagunduteko, egunkariek preparetako, egurrek ekarteko . . . Eskerrik asko danori!

Esker bereziek emon gure dotzoz Kukubelek, Paul Zorrozuari. Gu lagunduten hurbildu zan eta gaztainek erretan lagundu dozkun! 

Eskerrik asko Paul! eta ia gurera gehiau hurbilduten zaren!


Gaztaina erreak banatu genduzen, gozo gozoak. Herri guztiek daztatu ahal izan zeuzen, hurrengoan gaztaina gehiau ein behar doguz!

2013/11/03

SONDIKAKO ZINERA

Kaixo!

Atzo Sondikako zinera joan ginen "Zipi eta Zape eta kanikaren kluba" ikusten, ia 50 pertsona batu ginen. Autobusa topera! Guztiek ondo zaintzeko Kukubelek laguntza euki zeuen. Hori Baiko partaide dan Jon Olalde etorri zan laguntzen. Eskerrik asko!

 

Nahiz eta eguraldiek ez zeuen lagundu, pelikulagaz asko disfrutatu gendun. Euskeraz ganera!






2013/10/27

URKIOLARA JOAN GARA!

Urkiolara joan gara!  Pol polera igo gara!


Paisaiagaz disfrute dogu eta erreka inguruen jolasten primeran ibili gara. Pol poletik Santutegira bajatu gara barriro. Bertan bazkaldu dogu eta jolasten ibili gara. 


Urkiolako harriari bueltak emon eta gero autobusa hartu dogu herrira bueltetzako




2013/10/12

ERREZETAK. OGIA

OSAGAIAK:
- 250 gr irin osoa
- 250gr gari irin
- 250 cc ur epela
- 10gr gatz
- Sesamo haziak
- 15 gr okindegiko legamia
- ezti koilarakada bat

1.- Bol handi batean, ur epela, gatza, legamia eta eztia nahasten ditugu.

2.- Irina gutxika gitxika gehituko dugu, pikorrik sortu ez dadin.

3.- Dena ondo nahastuta dagoenean, lortutako masa, mahai batean jarriko dugu. Mahaian lehenago irina botako dugu. Masa 10-12 minutuz eskuekin landuko dugu, masa elastiko eta leun bat lortu arte. Behar izan ezkero, ur edo irin gehiago erabili daiteke.

4.- Masa berriz bol baten barruan utziko dugu. Masa trapu batez estali eta ordu batez utziko dugu bol barruan.

5.- Denbora pasatu denean, masa handitu dela ikusiko dugu. Masa zati txikiagotan zatitu eta nahi dugun itxura eman ogiari.

6.- Labeko bandeja batean jarriko ditugu ogi guztiak. Ahal izanez gero, berriz estali eta ordu bete utzi behar da masa harrotzen.

7.- Labea 220º tan berotu.

8.- Ogiari nahi izanez gero gainetik sesamo haziak bota.

9.- Ogiak labean sartu 25-30 minutuz

2013/09/22

SUKALDEAN!!!!

Kukubel barriro joan da sukaldera! Oingoan, ogi eta gaileta gozo-gozoak ein doguz!



Aretxabalako sukaldea prestatuta hartu gendun eta bertan ibili ginen. Osagaiak hartu, errezetak eskuan eta guztiok mahaien inguruen . . . 


Batek urune bota, besteak ure, gero nahastu. UFFF zenbat lan! Baie azkenean . . . 



ERREZETAK

GAILETEN ERREZETA


OSAGAIAK:
- 230gr Olo aleak
- 100gr Irin
- 150gr azukre
-  Legami kimiko koilaradaka erdia
- Gatz pixka bat
- 2 arrautza
- 150ml Oliva olioa
- vainilla esentzia goilarakada bat

1.-  Olo aleak, irina, azukrea, legamia eta gatza nahasten ditugu ontzi batean.

2.- Beste ontzi batean arrautzak, olioa, vainila esentzia nahasten ditugu. Nahastuta dagoenean beste ontziakoarekin nahasten dugu.

3.- Guztia nahasten dugu, nahasteko espátula bat erabiliko dugu.

4.- Dena nahastuta dagoenean, bolatxoak egingo ditugu eskuekin eta labeko bandeja baten jarriko ditugu.

5.- Labea 180º tan jarriko dugu eta temperatura horretara heltzean sartuko dugu bandeja labean. 12 minutu egon behar dute gailetek labean.

6.- Labetik atera ondoren hozten utziko ditugu.

2013/09/08

JUMANJI

Udari amaierea emoteko Kukubelek Jumanji pelikulea jarri zeuen. Gurera herriko hainbet neska mutil hurbildu ziren eta eurokaz batera disfrutatu gendun.


Pelikuleak eta gero, merindolatxu bet be prepare gendun. UMMMM dana gozo-gozo egon zan!

Eskerrik asko! Kukubelekook be asko disfrute gendun pelikuleagaz! 



2013/08/15

TXUPINAZO HERRIKOIA EGIN DOGU!

Lortu dogu Andra Mariek 2013en txupinazo herrikoia egitea! 

Eskerrak bihotz bihotzez dantza herrikoian parte hartu zenduen guztiori! Mundialak zarie! 

Txupinazoa polito-polito geratu zan, neskak, mutilak, umeak, gazteak eta herrak parte hartzea lortu zan. ESKERRIK ASKO LARRABETZU!

Eskerrak be Intxurreta jai batzordeari aukera polit hau emoteagatik.

Dantza ein eta gero, Kukubel indartsu dau Abuztuen 16ean umeak jolasak preparetako.




2013/08/02

TXUPINAZO HERRIKOIA

Aurten, txupinazoan Kukubel-ek lagunduko deu, herrikoia eta parte-hartzailea izetea nahi dogu eta horretarako dantza herrikoi bat egitea pentsatu dugu! 

Larrabetzuar danak gonbidatu nahi doguz dantza horretan parte hartuten, eta guztiok parte hartuteko, entsaio batzuk eitea pentsatu dogu. Entsaioak, txupinazoan parte hartu gura deuen guztientzat dire. Kukubel bertan egongo da gogotsu, dantza ikasteko asmoz. 
Hurbildu gurera eta parte hartu txupinazoan!




2013/06/24

ESKOLAKO JAIA 2013

Ekainak 15ean, eskolako jaia ospatu zan eta Kukubelek bertan parte hartu zeuen. Tailerrak, marrazkiek, lurreko irudiek, aurpegiek margotu . . . eiten ibili ginen gugana hurbildu ziren ume eta gazte guztiekaz. Kukubelek ederto pase zauen ikasleekaz batera!
Laguntza be euki gendun. Eskerrik asko Ane!




2013/05/25

LEKEITION

Kukubel Lekeitiora joan da egun pasa, ganera eguraldiek be lagundu ein deu. Itzel pasa dogu Lekeitioko plazan olgetan.  Hondartzara be hurbildu gara.

Begiraleok be ederto pase dogu eta asko disfrute dogu erreka ondotik ein dogun ibilalditxuen.

Ederto pase dogu eta espero dogu aurrerau esperientzie errepikatutea.

  Argazki gehiau hemen

 






 

2013/05/11

ZINEAN KUKUBELEGAZ

Zapatu arrastie pelikula artean pasatu dogu! Ederto pasatu ganera. Gaur be gure ume eta gazte asko hurbildu dire! Eskerrik asko!



2013/05/08

ZINEA

Zapatu honetan Kukubelek zinea iminiko deu herriko ume eta gazteentzat. Etorri zinera Kukubelegaz!

2013/04/27

EDERTO SUKALDEAN!!!

Gaur Kukubel-ekin sukaldean ibili gara. Ederto pasatu dugu, elkarrekin, janari gozoak prestatzen!

Prestatutako gauza batzuk elkarrekin jan ditugu, gozo-gozo egon da guztia. Beste jaki batzuk, herriko taberna batzuetan jarri ditugu. Gurasoek ere probatu ahal izateko!
 

 Argazki gehiago ikusteko egin click hemen

2013/04/25

ZAPATU HONETAN, APIRILAK 27, SUKALDARITZA!

Erdu zapatu honetan Kukubelegaz batera sukaldaritza tailerrera! Goizeko 10:00atan herriko plazan alkartuko gara eta Goikoelixaldeko txokorantza abiatu gara segiduen. 
13:00ak aldera buelteko gara herrire eta bertan pintxoak dastatuteko aukeria egongo da.







ANIMEU ETA PARTE HARTU!
ZAPATURATE!!!

2013/04/15

KUKUBEL AURRERA DOA!!!

Eskerrik asko zapatuen Eskulan Tailerrera hurbildu zinien danori! Arrasti ederra pase gendun, eguraldi eta konpainia onian. Ia holan segiduten dogun eta hurrengo ekintzera be animetan zarien! 

Argazkiek ikusi gure badozuez ein click hemen

2013/04/09

APIRILAK 13 ESKULAN TAILERRA! 16:00retan plazan!

Pasadan asteko akanpadan bizi izendako espèrientzi zoragarrien  ostian, Kukubel gogotsu dator bueltan zuongana! Gogoratu zapatu honetan, Apirilak 13, arrastiko 16:00retan plazan alkartuko garela eskulan tailerra eiteko. 






Animeu eta disfrute daugun alkarregaz!




2013/03/24

AKANPADIA KUKUBELEGAZ

 Kukubelek akanpadia eingo deu Apirilak 3 eta 4ean. Gugaz etorri gure badozu gabe pasetan, bidali email bat larrabetzukukubel@gmail.com helbidera. Helbide horretatik erantzun bat jasoko dozu eroan beharreko zerrendagaz.

 Gogoratu:

- Zure lehenengo kukubel irteera bada osasun fitxa eta erantzukizun orrie beteta ekarri behar dire!

- Irteerako 3 euro ekarri behar direla. Afarie eta gosarie erosteko izengo dire.

- Kukubel karneta ein gura badozu 2 euro ekarri behar dire!

 

Animeu! Elkarregaz ederto paseko dogu eta!


BUELTIA LARRABETZUTIK

Atzo ein zeuen Kukubelek bere lehenengo ekitaldie. Haur ugari eta gazte batzuk hurbildu ziren gurera. Ederto ibili ginen mendien zehar, eguraldie lagun ganera.

 

6 begirale eta 35 haur eta gazte bildu ginen Kukubel-en lehenengo ekitaldien! Herriek ederto erantzun deutzo gure lehenengo deialdiari, aurrerantzean be holan izetea espero dogu. 

 

Mendien gora eta behera ibilteko Kukubelek laguntza euki zeuen. Gurera hurbildu ziren Maite eta Lezuri. Kukubeleri laguntza itzela emon dozkue gure lehenengo irteeran. Eskerrik asko!!!!! 


 


               AURKEZPEN EGUNEKO ARGAZKIEK

Badauz eskuragarri aurkezpeneko argazkiek danontzat. Hemen




2013/03/23

                                       AURKEZPENA

2013ko Otsailaren 22en Kukubel Aisialdi Taldean aurkezpena ein gendun herrien. Herrie oso partehartzaile agertu zan. Eskerrak emon gure dogu bertara hurbildu ziren ume, gazte eta heldu guztieri. Ideia asko batu genduzen bertan. 


 

Kukubel osatzen dogunok pilak bete bete dekoguz  eta ekitaldiek eiteko irrikiz gauz!

2013/03/18

ANIMEU ETA PARTE HARTU!



Zapatu honetan herrieri bueltatxue emoten joango gara alkarregaz! Arrastiko 15:30etan urtengo dogu herriko plazatik. Bakotzak bere merindia eroatia komenigarri ikusten dogu. 

Bertan ikusiko garelakon, zapaturarteee haur eta gazte!

2013/03/12

NOR GARA?



Kukubel 7-18 adin tarteko haur eta gazteen aisialdi elkartea dugu. Gazteen lan bolondresean oinarritua eta inongo lukurik gabekoa dena.


Kukubel elkartea, herritik sortutako ekimena da, herritarrena eta herriarentzat. Horregatik, herriko gainontzeko elkarte zein mugimendurekin elkarlana burutuz hezkuntza formal eta ez- formalaren arteko zubia mozte bidean, eskola zein herritarrekin proiektu edo dinamika bateratuak bultzatuko ditu. Beti ere, herri eraikuntzan lan aktiboa burutuz. 


Larrabetzuko haur eta gazteen herrian hazi eta heztea bultzatu nahi dugu proiektu honekin.