2013/10/12

ERREZETAK. OGIA

OSAGAIAK:
- 250 gr irin osoa
- 250gr gari irin
- 250 cc ur epela
- 10gr gatz
- Sesamo haziak
- 15 gr okindegiko legamia
- ezti koilarakada bat

1.- Bol handi batean, ur epela, gatza, legamia eta eztia nahasten ditugu.

2.- Irina gutxika gitxika gehituko dugu, pikorrik sortu ez dadin.

3.- Dena ondo nahastuta dagoenean, lortutako masa, mahai batean jarriko dugu. Mahaian lehenago irina botako dugu. Masa 10-12 minutuz eskuekin landuko dugu, masa elastiko eta leun bat lortu arte. Behar izan ezkero, ur edo irin gehiago erabili daiteke.

4.- Masa berriz bol baten barruan utziko dugu. Masa trapu batez estali eta ordu batez utziko dugu bol barruan.

5.- Denbora pasatu denean, masa handitu dela ikusiko dugu. Masa zati txikiagotan zatitu eta nahi dugun itxura eman ogiari.

6.- Labeko bandeja batean jarriko ditugu ogi guztiak. Ahal izanez gero, berriz estali eta ordu bete utzi behar da masa harrotzen.

7.- Labea 220º tan berotu.

8.- Ogiari nahi izanez gero gainetik sesamo haziak bota.

9.- Ogiak labean sartu 25-30 minutuz

No hay comentarios:

Publicar un comentario